Hara! albuma aurkeztu da

Pamiela argitaletxeak VI. Etxepare saria irabazi zuen Miren Asiainen Hara! lana argitaratu berri du. Asiainen lana beste 16 lanen artean hautatu zuen epaimahaiak.

Hara! magiaz beteriko kontakizuna da. Autoreak teknika desberdinak erabili ditu eta nortasun bisual handiko albuma sortu du, egunerokotasunetik abiatuta fantasiaren erresumara jauzi egiten duena.

Obraren protagonista neskato bat da. Neskatoak, amonarekin batera, etxerako bideari ekiten dio. Egunerokoan ohikoa den egoera honetatik abiatuta, egileak fantasiara salto egiten du.

Aurkezpenean Miren Asiain, toki-entitateen izenean Garaxi Taberna (Bortzirietako Euskara Mankomunitateko ordezkaria) eta Pello Elzaburu (Pamiela argitaletxeko ordezkaria) egon ziren.

info@etxeparesaria.eus Aldor Internetek garatutako webgunea