Euria ari duenean liburua aurkeztu da

Euria ari duenean albuma irabazle gertatu zen Etxepare sariaren 2011ko edizioan. Leire Salaberriaren lana 19 lanen artean hautatu zuen Patxi Zubizarretak, Iñaki Agirrezabalek, Mikel Valverdek eta Jon Zabaletak osatutako epaimahaiak.

Leire Salaberria (Andoain, 1983) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Haur eta gazteentzako irudigintzari buruzko graduondoko batekin osatu zuen bere prestakuntza Bartzelonan. Gaur egun irudigintzan egiten du lan.

Album poetikoa da Euria ari duenean, eguneroko errealitateari beste modu batez begiratzen diona. Normalean, hodeiak eta euria tristeziarekin eta umore txarrarekin lotzen dira, baina, hemen, baikortasunerako eta fantasiarako atea dira. Eta egun euritsuetako argia ahula izaten bada ere, egileak kolorez eta kontrastez bete ditu liburu honetako orrialdeak.

info@etxeparesaria.eus Aldor Internetek garatutako webgunea