Etxepare sariaren aurtengo obra, Lorerik gorriena, argitaratu da

2020ko ekainaren 30ean iragarri zen 2020ko Etxepare sariaren irabazlea Uharten, Arte Garaikide Zentroan. Sandra Garayoak eta Itziar Otegik eskuratu zuten saria, Lorerik gorriena obrarekin, lehiaketan parte hartu zuten 35 lanen artetik —inoizko ediziorik emankorrena—; eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du.

Lorerik gorriena ipuin klasiko batetik abiatzen da, Txanogorritxo alegia, oinordetzan jasotzen ditugun beldurrei eta marra gorriei buruz aritzeko. Istorio honetako protagonistak erabaki beharko du etxean geratuko den edo, aitzitik, basoan sartu eta otsoari aurre egingo dion. Beldurra gainditu eta nork bere bidea hartzeko gonbita egiten du ipuin honek.

Testua sotil eta argi idatzia dago, zentzu guztietan neurritsu, eta bikain uztartuta dago ilustrazio gorri-beltzekin: protagonistak eta haien neurriak, naturaren presentzia delikatua, dena sinbolismo eta sujerentzia handiz adierazia.


info@etxeparesaria.eus Aldor Internetek garatutako webgunea