Dani Martirenak eta Ana Ibañezek irabazi dute 2018ko Etxepare saria Cosimoren katiuskak album ilustratuarekin

Leire Bilbao idazleak, Leire Salaberria ilustratzaileak eta Asun Agiriano haur bibliotekariak osatu dute epaimahaia, eta hemeretzi lanen artean aukeratu dute Cosimoren katiuskak. Epaimahaiko kideek adierazi dutenez, egileek Italo Calvinoren Il barone rampante liburu ezagunaren erreferentzia erabili eta gaurkotu dute.

Cosimoren katiuskak Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz 2018ko udazkenean eta egileek 5.000 euroko saria jasoko dute egile eskubideen aurrerapen moduan.

Martiarenak eta Ibáñezek Iruñeko Udalak Galtzagorri elkartearekin eta Etxepare sariarekin elkarlanean antolatzen duen Biko-Teka tailerrean parte hartu zuten. Tailerraren helburua da parte hartzen duten bikoteek album ilustratu baten proiektua abian jartzea.

info@etxeparesaria.eus Aldor Internetek garatutako webgunea