Ainara Azpiazu Axpi eta Paula Estevez egileen Arraroa albuma aurkeztu da jendaurrean.

Ainara Azpiazu Axpi eta Paula Estevez egileen Arraroa albuma aurkeztu da jendaurrean. Nafarroako hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuek antolatzen duten Etxepare haurrentzako album ilustratuen lehiaketako azken edizioaren irabazlea izan da lana.

Axpik idatzitako testuak eta Estevezek egindako ilustrazioek leihotik begiratzen duen haur baten ikuspegia azaltzen dute. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu, eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia.

Epaimahaikideen esanetan, egileek modu bikainean elkartu dituzte hitza eta irudia. Testuaren bidez egoerak aurkeztu ahala, irudien bidez egoera horiek bizia hartzen dute, umorea lagun eta detaileei arreta jarrita.

info@etxeparesaria.eus Aldor Internetek garatutako webgunea