Ainara Azpiazuk eta Paula EstÚvezek irabazi dute 2017ko Etxepare saria

Aurtengo Etxepare sarira 26 lan aurkeztu dira. Horien artean Ainara Azpiazu eta Paula EstÚvezen Arraroa lana aukeratu du epaimahaiak, Yolanda Arrietak, Maite Gurrutxagak eta Asun Agirianok osatu dutena.

Arraroa albumean haur batek gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu, eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia, bineta gisa, topikoei ihesi, eta benetako errealitatea agerian utziz.

Epaimahaikideen esanetan, album ilustratu honek estereotipoak alboratzeko proposamen umoretsua eskaintzen digu eta, aldi berean, irakurleoi gogoeta egiteko aukera helarazten.

info@etxeparesaria.eus Aldor Internetek garatutako webgunea