Zerua gris dago haurrentzako bilduma ilustratua aurkeztu da jendaurrean

Nafarroako Euskara Zerbitzuek, Pamiela argitaletxearekin batera, 2016ko Etxepare saria irabazi zuen Zerua gris dago haurrentzako album ilustratua aurkeztu dute jendaurrean lanaren egileekin batera: Isaak Martínez, idazlea; eta Liebana Goñi, ilustratzailea.

Liburuan, paisaia elurtu batean topo egiten duten “bi haurren arteko harremanaren hasiera kontatzen da”. Adiskidetasuna eta generoak eragindako aurreiritziak hizpide ditu Martínezek idatzitako istorioak. Goñik, bere aldetik, teknika berriak probatu ditu, eta horrek elurraren kontrasteak, koloreak eta ehundurak lantzeko aukera eman dio.

Pello Elzaburu Pamiela argitaletxeko editoreak jakitera eman duenez, 1.200 ale inprimatu dira salmentarako.

info@etxeparesaria.eus Aldor Internetek garatutako webgunea