Isaak Martínezen eta Liébana Goñiren Zerua gris dago albumak irabazi du 2016ko Etxepare saria

Isaak Martínezek (Hondarribia, 1975) eta Liébana Goñik (Iruñea, 1986) aurkeztu duten Zerua gris dago albuma izan da 2016ko Etxepare sariaren irabazlea.

Aurten Etxepare sarian 23 lan aurkeztu dira eta epaimahaia Patxi Zubizarreta eta Yolanda Arrieta idazleek eta Mikel Valverde ilustratzaileak osatu dute.

Epaimahaikideen esanetan, albumak adiskidetasun baten sorrera kontatzen badu ere, generoak eragindako aurreiritzien kontrako aldarri isila eskaintzen du, laguntasunaren aldeko proposamen sotila. Bestalde, testuaren eta irudiaren —gutxitan bezalako— oreka nabarmendu nahi dute epaimahaikideek, apenas aditzik duen testu finaren eta finezia handiz eraikitako paisaia eta pertsonaien artean; ematen du isiltasuna entzun egiten dela, elur giroak koloreak indartu egiten dituela.

info@etxeparesaria.eus Aldor Internetek garatutako webgunea