Munstroek ere pixa egiten dute ohean album irabazlea argitaratu du Pamiela argitaletxeak

Pello Añorga (Oiartzun, 1956) eta Jokin Mitxelenaren (Donostia, 1962) Munstroek ere pixa egiten dute ohean album ilustratua argitaratu du Pamiela argitaletxeak. Bigarren aldia da Añorgak eta Mitxelenak Nafarroako zenbait toki-entitateetako euskara zerbitzuek antolatzen duten sari hau irabazten dutena. Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren lana 18 lanen artean hautatu zuen epaimahaiak.

Liburua Barañaingo liburutegian aurkeztu zen urriaren 27an, bertan parte hartu zuten, Oihaneder Indakoetxeak(Barañaingo alkatea), Ana Labiano(Uharteko zinegotzia), Pello Añorga eta Jokin Mitxelena(Etxepare sariaren irabazleak), Yolanda Arrieta(epaimahaiko ordezkaria) eta Pello Elzaburu(Pamiela argitaletxeko ordezkaria).

info@etxeparesaria.eus Aldor Internetek garatutako webgunea