Pello Añorgaren eta Jokin Mitxelenaren Munstroek pixa egiten dute ohean albumak irabazi du 2015eko Etxepare saria

Pello Añorgak (Oiartzun, 1956) eta Jokin Mitxelenak (Donostia, 1956) aurkeztu duten Munstroek pixa egiten dute ohean albuma izan da 2015eko Etxepare sariaren irabazlea. Aipatzekoa da Añorgak eta Mitxelenak Etxepare saria irabazten duten bigarren aldia dela.

Etxepare sarian 18 lan aurkeztu dira eta epaimahaia Patxi Zubizarreta eta Yolanda Arrieta idazleek eta Mikel Valverde ilustratzaileak osatu dute.

Epaimahaikideen esanetan, unez une eta lerroz lerro puzten eta puzten doan beldurra barre algara eta lasaitasun bihurtzen da albumean. Testua eta irudiak elkar josita datoz, eta jolasa eta zirrara eragiten dituzte.

info@etxeparesaria.eus Aldor Internetek garatutako webgunea