Leire Salaberriaren Hiltzaileak liburua aurkeztu dute egileak, Etxepare sariaren antolatzaileek eta Pamiela argitaletxeak

Leire Salaberriak irabazi du 2014ko Etxepare saria, haurrentzako euskarazko albumak saritzen dituena. 23 lan aurkeztu ziren aurten eta Hiltzaileak izenekoa hautatu zuen epaimahaiak. Liburua Pamiela argitaletxeak argitaratu du eta gaur aurkeztu da Uharteko Arte Garaikide Museoan egindako ekitaldi batean.

Ekitaldian egilea bera izan da, Leire Salaberria, eta berarekin batera, toki-entitate antolatzaileen izenean, Maitane Maritorena Baztango udal ordezkaria eta Carlos Velez Garesko udal ordezkaria, baita Pello Elzaburu Pamiela argitaletxeko ordezkaria ere.

info@etxeparesaria.eus Aldor Internetek garatutako webgunea